XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antzerki-lanak gure artean.

Orain, aspaldi ontan, ematen du antzerki lanak ba daukatela alako jexte bat jendearen gogoan.

Orain, denbora askorik ez dala, antzerki saio bat agertzen ziguten gure Iparragirre bertsolari aundiaren aldetik, eta au ezik ba dira baita ere, or, talde batzuk naikoa seiatzen diranak arte mota au gure aldera ekarri naiean, bañan alare, onek esan nai duana beeratasun ori izango da.

Beerako onen arrazoiak jakitea ere ez da izango oso zailla.

Antzerkia bizia den edo biziaren itxura ori da gauz bat darabillena emen, gai ontan, bañan itxura bakarra izantare ere, esan genezke ba dituala etsai pranko alde batetik eta bestetik.

Or dagozte, etsai aundi bezela, ba da zinea eta abar, eta besterik ez da ere gauz bat garbi agertzen dana da, alegia mugimentu aundiagoko gauza dugula zine ori, eta orrekin borrokan aritzea gauza zaila izango duala antzerkiak.

Ez dakigu zergatik bañan gure inguru ontan, gure aldamenean antzerki lanak, antzerki-egilleak eta abar ez dute izan izugarrizko indarrik sekulan bañan izan leike oraingoan baño pixkan bat geiago baiez orain dala urte batzuk.

Gure literatur-ingurura begiraka jarrita aixa ikusi genezke nola izan diran gure artean.

lan ortan naikoa seiatu diranak eta izan leike garaien bat izatea ortan agergarria izango litzakena eta nola gauz guztiak beren egilleak izaten dituzten, or agertzen dira baitare, egille bezela, sekulan emengo literatur istoriak aztuko ez ditun izen batzuk.

Bañan gure antzerki lanen eskastasuna alde batera utzita, gustatuko liguke leen asi geran gai orretan jarraitzea.

Eta gai ori izan da, alegia, ia antzerkia zer den, edo ametsa edo bizia, eta ori jakitera joan ta, bide ortatik aurrera egin genezken pausoa izan leike gure barrenera bertara, au da, ia zer geran gu geok, ia izakerak edo ia ametsak.

Orain dala denbora puska bat idatzitako nere lerro batzuetan onela mintzatzen nintzan: Zer ote da antzerkia? ¿Bizia edo ametsa? ¿Zer ote gure egarri nai ori, leen-geertatutakoa edo gero gerta leikena gure ez balitz bezela, gerekin zer-ikusirik ez ba luke bezela gure begiekin ikustea? ¿Zer ote gera mundu onetan egilleak edo ikusleak bakarrik?.

Eta geroago, aurrexiago beste modu ontaz mintzatzen nintzan: Askotan, ikusleak berak ikusi nai duana besterik ez du ikusten.

Eta au izan leike izatea gizonaren doaierik aundienetakoa.

Eta emendik sortzen dira naiz ukakor eta naiz baikorrak.

Gauzak arroxa-kolorez edo beltz-kolorez ikustea geren begiak orrela ikustea besterik ez da izaten.

Munduko gertagizuneri begiak aloztu ta begiratzen ba diogu, mundu aloztu bat besterik ez dugu ikusiko, eta baldimetan begi-aurrezko beltzekin begiratzen ba diogu, ezin zuritasunez betea ikusi.